LEGEZKO ABISUA

Nortzuk gara


Barakaldoko Udalak 48260 Barakaldon (Bizkaia) du helbide soziala, Herriko Plaza kaleko 1. zenbakian.

Informazio gehiagorako 944.789.200 telefono zenbakiaren bitartez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Jabetza intelektuala


Copyright c 2009, Barakaldoko Udala. Ustiapen-eskubide guztiak erreserbatuta daude.

http://www.barakaldo.eus atariko web orria, diseinu grafikoa, kodeak eta emailen bidez bidalitako informazioaren gaineko jabetza intelektualaren titulartasun-eskubideak Barakaldoko Udalakoak dira.

Edozein eratako eta, bereziki, erreprodukzio, banaketa, eraldatze eta komunikazio publikoko ustiapen-eskubideetako erabilera esklusiboa Udalari dagokio.

Bertako edukiaren zatikako erabilera eskubidea ematen da, beti ere jarraian aipatzen diren baldintzak betetzen badira; Barakaldoko Udalak beren berez baimenduak izan ez diren bestelako edozein ekintza galarazita daude.

Zatikako erabilerarako baldintzak


• Barakaldoko Udalako helburuekin eta interesekin bateragarria izatea.
• Bildutako informazioa eskuratzeko asmoz egina izatea, eta ez erabilera komertzial edota norbanakoaren erabilera edo erabilera pribatua egiteko.
• Web honetan azaldutako edota posta elektronikoz bidalitako edukia, inola ere, aldatua ez izatea.
• Web honetan eskuragarri dauden elementuak edota posta elektronikoz bidalitakoak, lagungarri duen testuarekin edota bestelako edukiekin banandurik edo kopiaturik ez izatea.
• Hartutako elementuak hirugarren bati ez ematea; eta Interneten edota sare lokal batean konektaturik dagoen zerbitzariren batean ez instalatzea.

Web orria eguneratzea


Barakaldoko Udalak bere web orrian batzen den informazioa gaurkotzeko, aldatzeko edota ezabatzeko eskubidea du, informazio horretarako sarbidea ere mugatu edota itxi ahalko duelarik.

Web orri hauetan jasotako informazioa azken gaurkotze-dataren arabera indarrean dagoenari dagokio, eta erabiltzaileak orri hauetan biltzen den izapide, zerbitzu eta bestelako albisteei buruzko gutxi gorabeherako informaziotzat hartu behar du.

Web orriko edukietako erantzukizuna


Edukietako erabilera txarraren ondorioz izan daitekeen erantzukizuna Barakaldoko Udalak ez du bere gain hartzen, eta edukiok behin-betiko edota behin-behingoz gaurkotzeko, aldatzeko, mugatzeko edo sarbidea galarazteko eskubidea bere gain hartzen du.

Web orri hauetan jasota ez dagoen informazioaren gaineko erantzukizunari, hau da, Barakaldoko Udalak egin ez duen, edota bere izenean argitaratu ez den informazioaren gaineko erantzukizunari uko egiten dio Barakaldoko Udalak.

Barakaldoko Udalak ez du bere gain hartzen inprimatutako dokumentuen eta web orrian argitaraturiko bertsioen artean egon daitezkeen balizko desadostasunetako erantzukizunik.

Lasterbideekiko erantzukizuna


Lasterbideen bitartez lotutako hirugarrenen web orrietan jasotako, edota gure www.barakaldo.eusatariko administrariak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko erantzukizunari uko egiten dio Barakaldoko Udalak.

www.barakaldo.org atariko orrietan agertzen diren lasterbideek helburu informatiboa dute eta bertako edukien gainean erantzukizunik ez da hartzen.

Segurtasunagatiko erantzukizuna


Gaurkoturik ez diren nabigatzaileak erabiltzegatik edota, konfigurazio ez egokiagatik, birus informatikoak egoteagatik edota Barakaldoko Udalez gaindiko bestelako arrazoiengatik, nabigatzaileak izan dezakeen erabilera txarragatik sor daitezkeen balizko akatsen erantzunik ez du hartzen Barakaldoko Udalak.
LEGEZKO ABISUA · PRIBATUTASUN POLITIKA · COOKIEN POLITIKA